2009/06/03

Bizikleten parking-ak


Politikoei ez diegu gehiegi eskatuko. Ongi ezagutzen ditugu zein mugatuak dauden (lepotik gora makilaia eta orrazkeraz aparte ezer gutxi). Baina dituzten neurona apurrak "berdea" saltzeko erabili ohi dituzte batzutan.

Aste hau, adibidez, aste berdea izendatu dute Bilbon. Agenda 21 egitasmoa etab., nahi duenarentzat pedaloak errekan...baina astebetez bakarrik eh!! asmoa?autoari alternatiba bezala saltzea? enfin...

Beno, baina hain mugatuak egonik ere, bizikletak norentzat diren argi daukate: kirolari eta ikasleentzat (hots, izerditzea gustatzen zaienentzat edo auto bat mantendu ezin duten pobreentzat). Bizikletentzat aparkalekuak, beraz, polikiroldegi eta unibertsitate inguruetan soilik jartzen dituzte. Nor joango ote da bizikletaz beste lekuren batera?

Pentsakera hori hain barneratua dutelarik ere, ezin ditut gauza batzuk ulertu. Adibidez, bizikleten aparkaleku kopurua. Bilboko azken eraikuntza enblematikoa Deustoko Unibertsitateko liburutegia dugu. Guggenheim alboan eraikitako liburutegi aparta.

Denean pentsatzen dutenez, bizikletentzat parking bat ere prestatu zuten. 4 bizikletentzat.!! !! Bai, 4. Ez lau katu, baizik eta lau ikasle. Beren aurrikuspenetan ez dute bizikleta erabiltzaile gehiagorengan pentsatu. Egunero baina, 4 baino gehiago dira han bizikleta aparkatzeko leku bila dabiltzanak.

Chapeau berriro ere!!!

No comments: