2007/12/16

12/13 Kristaleroa berriz




Bi egun beranduago beste aldean. Baina berriro ere bidegorriaren erdi-erdian...

12/11 Kristaleroa behin


Erdi erdian hau ere !!

2007/12/05

2007/12/03

Reincidente


Ez da kamioi hau harrapatzen dudan lehen aldia....gaur ere zorte txarra izango zuen ta ezin ongi aparkatu....

Donde va, triunfa


Hortxe dauzka kupelak ere bidegorrian kokatuta. Pena argazkian ez azaltzea "carga y descarga" lekuan ez zegoela ez auto ez kamioirik aparkatuta une horretan. Guztiz libre (10 metro atzerago !!!) eta halere bidegorrian aparkatu behar....
Donde va, jode...

3 en raya (2007/11/30)


Erdikoa (txuria) martxan zegoen...Baina beste biak ez, eh!! Ederki aparkatuta bidegorrian 2 auto ilunak

2007/11/30

Mezularitza azkarra

Oker dabiltza mezularitza enpresak ibilgailu hauekin zerbitzurik azkar eta egokiena eman dezaketela pentsatzen badute. Trafiko arauak betez EZ, inola ere ez.

Nahi duenari erakutsi diezaioke edozein bizikletazalek, automobil edo kamioiak baino azkarragoak direla Bilbo bezalako hiri batean. Eta merkeagoak, gasolinaz arduratu beharrik ez.

Baina klaro, nahi duten bezala gidatuz, nahi bezala aparkatuz, txirrindulari zein beste ibilgailuak arriskuan jarriz eta ibiltzen diren bezala ibiliz (eroen moduan eta trafiko arauak errespetatu gabe), agian zerbitzu azkarrena ematen dutela dirudi.

2007/11/29

Kamioi gidarien abildadea

Abildadea behar da kamioia hain ongi zentratzeko. Ezta neurtzen jardungo balira ere!!! Bidegorri erdi-erdian...Ah!!! ta inork ez esatea:"ez daukate deskargatzeko lekurik etab."Aitzakiarik ez. 10 metrotara "carga y descarga"ko gune bat dago, horiz ederki pintatua...Nork erabiltzen duen? Auskalo, honek behintzat ez...

2007/11/26

Azkunaren barrikadak (2)


Hor jarraitzen dute udal langileek zuhaitzei adarrak mozten, udaberrian indartsu ateratzeko...

Ta moztutako adarrak bidegorrian, non utziko dituzte bestela. Eskerrak gaur behintzat karril bat erabilgarri utzi duten. Hori bai, adar montoiak eskibatzeko ginkana polita egin behar izan dut

2007/11/24

Beti kamioiak...beti erdian


Beste egun bat, beste kamioi bat. Badirudi munipek esaten dietela "hor aparkatu"...edo kamioiak gidatzeko karneta ateratzerakoan erakusten dietela bidegorriak direla kamioiak aparkatzeko lekurik onena...

2007/11/23

Trasto handiagorik ez al dago bidea oztopatzeko?


Harrituta nago. egunetik egunera oztopo handiagoak jartzen baidizkigute bidegorrietan. Sorpresa handirik ez dut hartuko bada, laster Airbus bat azaltzen bada Bilbo erdian....



ERAKUS izena gainera....Erakustaldi bikaina eman zuen bai !!! Galdetu banu, aitzakia bazuten: merkatu baterako postutxoak montatzen zebiltzan. Ados, baina Urkixo Zumarkaleak pare horretan 3 karril dituela kontutan hartuta, ez al da errazagoa 3 karriletatik batean aparkatu eta ez oztopatzea ez bizikletan goazenak, ez oinezkoak. Zeren ikusiko duzuenez, bidegorria ezezik, oinezkoen bidea ere oztopatzen zuen astakirten honek.

2007/11/19

Azkunaren barrikadak


Nire lagun Azkunari asko gustatzen zaio hirian ordena jartzea. Gehiegi, Gil y Gil-en Marbella imitatu nahiean baidabil aspaldi.

Beraz, sorpresaz hartu dut bere langileek bidegorri erdian jarri didaten barrikada. Adar mordoska ederra utzi ez dute bada bidegorria guztiz trabatuz..., ia zuhaitzik ere ez dute utzi bere lekuan, pentsa. Errepide erdian ez zaie okurritzen horrelakorik uztea, baina bidegorrian lasai asko...

2007/11/06

2007/11/02


Zergatik aparkatzen dute edari banatzaile denek bidegorrietan?

2007/11/05

2007/09/13


Ongi etorriak Bilbao Gorrira. Ospatzeko, bidegorrian kamioi gorria. Hay que joderse !!!