2008/01/04

2008. Geurea da garaipena !!!



Urtarrilaren 2a zen. Oinez nindoan, baina halere nabarmena zen Seur eta Bilbao "bizikletez garbi" utzi nahiz bidegorria oztopatzen zutenen presentzia. Argazkitxoa atera eta besterik gabe jarraitu nuen. Zenbait erosketa egin eta 15-20 minutu ondoren, Seur-eko furgoneta joana zen. Baina han jarraitzen zuen Azkuna-mobil "ekologikoak".

Eta kasualitatez, han non suertatzen zaidan parez pare kale garbitzailea. Eta betiko lez argazkia atera ordez pare bat hitz luzatu nizkion. Hitz potoloekin esateko, salto kualitatibo bat eman nuen nire estrategian. Honakoa izan zen elkarrizketa edo "dialogo de besugos":

- ¿Porqué no aparcas en mitad de la calle?-nik.
-¡¡¿¿#@#€~EEHHHH????!!!@@## ¿y eso? (jarri zuen aurpegia deskribaezina da)
- nada, nada....como es así como lo dejas en el bidegorri...... bien centrado....(ez nion esan baina ongi geratuko zitzaidan hemen Vaya Semanitakoen "por comentarlo..." hura.)
-¡¡¿¿##@@yyyyy??!! (oraindik deskolokatuta jarraitzen zuen)
- ...que algunos solemos ir en bici...(badakit amaiera flojoa dela. Prestatua izan banu, zerbait poetikoagoa esango nion bizikleten onuren inguruan...)

Ta besterik gabe nire bidea jarraitu nuen. Ez nuen diskutitzeko gogorik. Kasurik egingo ez zidan aurpegia somatu nion eta ez zuen ibilgailura hurbitzeko keinurik egin.

Baina hara non berriro pasatzen naizela 10 minutura (bizikletaz oraingoan), eta han non ikusten dudan ibilgailua bidegorritik kanpo, baina altura berberean aparkatuta. Biba!!!lortu dut!!!

Eta gaur urtarrilaren 4an, berriro ordu berdinean pasatzean berriro 2 ibilgailu hauetako ikusi ditut, biak bidegorria oztopatu gabe eta gainera estrategikoki kiosko baten atzean geratuta, oinezkoei ere enbarazurik ez egiteko.

Ba hori. GEUREA DA GARAIPENA !!!!

2008/01/02

12/31 urte zahar, aparkatzeko ohitura txar


Egunen batean galdetu behar diot gidari hauetako bati ea lurrean markaren bat egina daukaten bidegorrian erdi-erdian aparkatzeko. Sinestezina beti hain "ondo" aparkatzea...

12/26 San Miguel repe


Berriro ere nazka ematen San Miguel-eko furgoneta...