2008/09/17

Mugikortasunaren astea? kaka zaharra!!!



Bero bero nauka Azkunak...hainbeste marketing mugikortasun astearekin eta gero oztopoak besterik ez ditugu bizikletan gabiltzanok.

Adibidez, begira zein aparkaleku handiak...Deustuko kiroldegian 5 bizikletentzat soilik. Eskerrak aldamenean zuhaitz asko dauden :-)

Nik aste honetan kotxez soilik mugitzea eta dena pentsatzen dut mugikortasun astea boikoteatzeko...bestela ere horrelako asteekin gidari inkontzienteak haserretu eta bizikleteroak gehiago gorrotatzea besterik ez dutela lortzen uste dut. Ikusiko duzue ostiralez erdialdeko errepide batzuk ixten dituztenean ze umore onez hartuko duten gehienok- Niri ere tokatu izan zait autoa hartu behar izatea egun horretan eta ezin pasa kale askotatik.... Badirudi ezin direla bizikleta eta autoak elkarrekin bizi. Bizikletak edo autoa?

09/08 Zerbeza banatzaileek ere mozkortuta gidatzen al dute?


Aparkatu behintzat mozkorrek baino okerrago egiten dute...