2009/11/14

Desatascos izena, ataskogile izana


LOTSA GUTXI!!!EZIN GEHIAGO ZENTRATU?

2009/11/13

Mercedes handiak: 5048 GJX kanpora!!!



Bai dotore bidegorrietan geratuta. Handiak bai, oztopo handiak.

Aurretik badauzka auto honek Getxo aldean arau hauste kolekzio bat, adibidez:
Denuncias municipales por infracciones a la Ordenanza del Servicio Municipal de Estacionamiento Regulado

BAO-ren ale horretan autoaren jabea nor den ere ageri da: BALLESTA PARIS, S.L.

Ziur errepartorako darabiltela autoa deportiboa eta merkantzia deskargatzen zegoela :-)

2009/09/24

Txakurrak bidegorrian


Argazkian ikus daitekeenez, txakur asko izaten ditugu bidegorriak oztopatzen....

2009/09/20

Beste igande bat athleticzalez blai

2009/09/02

Gaur ez da inor falta


Motor bat hasteko, 3554 DPS furgona plater nagusi bezala, eta Bilboko kalegarbitzaileen "micromachine" baten ipurdia postre bezala...Hori da bizikleteroei egunero Bilbok eskaintzen digun menua...egunen batean jango ditugu ta orduan zer?

I HATE YOUR PORSCHE: 4934 CTH


Gaizki aparkatuta dagoelako soilik ez, badaude beste hainbat arrazoi:

I HATE YOUR S.U.V.


Gainera, ohartu garenez ezaguna dute Bizkaiako Aldizkari Ofizialean, hemen, ala hemen ala beste zenbaitetan. Denak multak ... eta itxuraz nagusiak ez du atsegin multak korreoz jasotzea. Horri esker, auto horren gidari ANTONIO SANCHEZ LOPEZ ibili dela edo SERVICIO DE VIGILANCIA Y RESTAUR enpresaren izenean egon dela jakitera irits gaitezke.

1315BLB

Taller batena dela? Ez dela bere errua? Ados, baina begira dezala abuztuaren 25an nori utzi zion bere "furgón de sustitución", zeren bidegorria oztopatzen eduki zuen aparkatuta denbora luzez...eta Urbi-Motor enpresaren oso irudi ona ez du ematen horrek, ezta?

2009/07/09

Oztopo bikoitza



Bikoteka ibili ohi diren beste batzuk ez dira inondik ageri...Udaltzain bikote bat bidegorri batean lanean ez dugu ez ikusiko.....

2009/06/29

Cristaleria Blanco


Duda gabe, Indautxuko arau-hausle handiena

Beste behin ere bidegorrian aparkaturik.

2009/06/17

Cortafuegos eta corta-bidegorris


Publizitatea egingo diet: www.gismerodemesel.es

Ate bereziak egiten omen dituzte sua eta soinua isolatzeko. Itxuraz, esperientzia badute. Praktiketan ariko dira bidegorriak nola moztu eta oraindik gehiago isolatu...

2009/06/11

¿Café para todos?



Ez.

Nik nire autoa "carga y descarga"-n aparkatzeagatik multa jasotzen dut.

Banaketa furgonetek bidegorria oztopatzen badute, inoiz ez dago multarik.

Bilbon, ez dago denontzat kaferik.............

2009/06/08

Eroski "kooperatzen"


Noiz arte? Ez dago hauentzat multarik?

2009/06/03

James Bond-en 007 motoa



Zertarako galdu denbora ongi aparkatzen, bidegorria oztopatuaz aparkatu badaiteke? Baina adi, honek denerako baimena baitu (hiltzekoa barne). Matrikulari so egin eta Bond, James Bond bera dela ohartu naiz.

Baina, gustatuko al litzaioke ongi ixkin egin ezin eta bizikletaren batek bere BMW distiratsua jo eta lurrera botako balu?

Berari ziur ezetz baina nik ez dut ukatuko lurrera erortzean zein soinu aterako lukeen entzutea gustatuko ez litzaidakenik.

P.D: azken esaldi hau literatura hutsa da; ez pentsa horrelakorik gertatu zenik edo gertatzea nahiko nukeenik. Ala bai?

Bizikleten parking-ak


Politikoei ez diegu gehiegi eskatuko. Ongi ezagutzen ditugu zein mugatuak dauden (lepotik gora makilaia eta orrazkeraz aparte ezer gutxi). Baina dituzten neurona apurrak "berdea" saltzeko erabili ohi dituzte batzutan.

Aste hau, adibidez, aste berdea izendatu dute Bilbon. Agenda 21 egitasmoa etab., nahi duenarentzat pedaloak errekan...baina astebetez bakarrik eh!! asmoa?autoari alternatiba bezala saltzea? enfin...

Beno, baina hain mugatuak egonik ere, bizikletak norentzat diren argi daukate: kirolari eta ikasleentzat (hots, izerditzea gustatzen zaienentzat edo auto bat mantendu ezin duten pobreentzat). Bizikletentzat aparkalekuak, beraz, polikiroldegi eta unibertsitate inguruetan soilik jartzen dituzte. Nor joango ote da bizikletaz beste lekuren batera?

Pentsakera hori hain barneratua dutelarik ere, ezin ditut gauza batzuk ulertu. Adibidez, bizikleten aparkaleku kopurua. Bilboko azken eraikuntza enblematikoa Deustoko Unibertsitateko liburutegia dugu. Guggenheim alboan eraikitako liburutegi aparta.

Denean pentsatzen dutenez, bizikletentzat parking bat ere prestatu zuten. 4 bizikletentzat.!! !! Bai, 4. Ez lau katu, baizik eta lau ikasle. Beren aurrikuspenetan ez dute bizikleta erabiltzaile gehiagorengan pentsatu. Egunero baina, 4 baino gehiago dira han bizikleta aparkatzeko leku bila dabiltzanak.

Chapeau berriro ere!!!

2009/05/27

Udal zerbitzuak


Beraiek hain begirune gutxi badiote bidegorriari...atera kontuak!!

Public Enemy Number 1


Berriro ta berriro Cristaleria Blanco alias "Pozas-eko jeta handiena"

2009/05/11

Oinezkoen bidera bultzatuak

Cristalerias Blanco-ko furgona edo beste ohiko zenbait ibilgailuk beti bidegorrian aparkatzen badute, zer beste egin dezakete bizikletazaleek?

2009/05/06

Matrikula ehiza




Nondik pasa gaitezke?

Eroski CENTER


Bai bai, bidegorriaren center-center-ean aparkatzeko ohitura dute. Ez gaur bakarrik, banaketako furgoneta horiek hor egunero aparkatuta ikusteaz aspertuta bainago.

Hurrengoan nire bizikleta supermerkatuko atean aparkatzea pentsatu dut. Ea horrela, bezeroak dendara sartu ezin dutela ohartuta, beraiek furgoneta leku horretan aparkatuta bizikletok ezin dugula pasa ere konturatzen diren....

2009/04/23

FUCK THE POLICE

No comment. Horrelakoak irakurri beharra ere......Sar ditzatela multak ipurtzulotik.

Gasteizko udaltzainei eskainia: NWA-Fuck tha police

2009/04/21 : Audi desitxuratua

Nire mugikorreko lentea bezain daltonikoa izango da Audiko gidaria. Ez zen ohartuko non aparkatzen zuen :-) Barkatua geratzen da ba....

2009/04/08 : lotsaz gorrituriko kamioia



ala ez...atzean anbulantzia bat ere bidegorri erdian zegoela kontutan harturik, bost axola !!!

2009/03/27: ET saskian zeraman bizikleta nahi dut



Bestela nahiko lan bidegorrian jarraitzeko...

2009/03/22

Beste audi bat


Zergatik erakartzen dituzte bidegorriek hainbeste Audi?

2009/03/15

Deustuko jaiak



Errepidean jarriko lituzkete?

2009/02/21

Todo-terreno


Berdin bidegorrian, espaloian, lokatzetan ala asfaltoan...Hori esan nahi du 4x4 hitzak, ezta?

2009/02/05

Beste kamioi bat...


erdi-erdian

2009/01/15

Aupa Athletic !!! (2. zatia)


Eta ez daude argazki gehiago bateria gabe geratu naizelako, ez auto gehiago gaizki aparkatuta ez zeudelako...Atletic-en partidua=dena libre!!!

Aupa Athletic !!!



Gaur partidua, gaur dena libre?

2009/01/04

Jabea ez da hor aparkatzeagatik gorrituko, ez....


Lotsagabeak ez dira urte zaharrarekin desagertu

Urte berria baina dena berdin