2008/12/23

Urte berri on



Ez digute ahotik irrifarrea kenduko...JOE!!!

Urtea ongi amaitzeko





Betiko martxak dirau

2008/11/16

Dantza egin bizikletan

Asfalto gehiago !!!


Azkuna: asfalto gehiago nahi dugu !!! Ez gara kotxeekin errepidean kabitzen eta espaloi eta bidegorriak okupatu beharrean gaude :-)
Egin errepide gehiago mesedez. Foru Aldundiko zure laguntxoek arrazoi dute. Deusezta dezagun berde dena eta egin errepide gehiago !!!Bestela gure kotxeak ezingo dira lasai bizi...

2008/11/15

Azaroaren 14a


Euria ari denean badirudi ez dagoela arazorik bidegorria oztopatzeko...ezin 2 pauso egin aterkipean ta kotxe puta mugitu behar edozertarako....

Audi ezaguna, ezta?


Flash-arekin ezin matrikula ikusi, baina ezaguna da bai...aparkamentu pribatua topatu du Pozas-en bidegorri gainean...

2008/10/27

Urriak 24


mmmm...nola gustatzen zaizkidan bidegorrietako kotxazoak

Boloetara jokatu nahi?


Ez gara bidegorria inbaditzen dutenekin haserretuko....umorez hartuko dugu eta boloetara jokatu dezakegu beraiekin.

2008/10/11

Bai, bai...zu zara gaizki aparkatu duzuna



Bidegorri erdian, lotsa barik...bai, bai...famatu egingo zaitut :-)

2008/10/10

Maxibon


Ven al placer azul....a zer plazera edozein tokitan aparkatzea.....
bost axola norbait bizikletarekin badator..............

2008/10/09

Sofa ta guzti

Bidegorriaren definizio "onartua": "carga y descarga" gunea

2008/10/07

Urriak 6



Minutu bat bakarrik....errekadu azkar bat egiteko....baina argazkia atera eta orduerdira oraindik hor aparkatuta jarraitzen zuen.

Txollo bat. OTA ordaindu gabe eta multarik jasotzeko arriskurik gabe.

Urriak 4


A ze mania Gran Vian beti bidegorria taponatuz. Aparkatu errepide erdian !!! dena libre !!!

Urriak 1


Atasko monumental...ez oinezko, ez bizikleta ez kotxe ezin pasa...total por 2 minutos...Gora doblefilak Indautxun !!! Ta ez udaltzainei deitu ze ez daude horretarako...

2008/09/17

Mugikortasunaren astea? kaka zaharra!!!



Bero bero nauka Azkunak...hainbeste marketing mugikortasun astearekin eta gero oztopoak besterik ez ditugu bizikletan gabiltzanok.

Adibidez, begira zein aparkaleku handiak...Deustuko kiroldegian 5 bizikletentzat soilik. Eskerrak aldamenean zuhaitz asko dauden :-)

Nik aste honetan kotxez soilik mugitzea eta dena pentsatzen dut mugikortasun astea boikoteatzeko...bestela ere horrelako asteekin gidari inkontzienteak haserretu eta bizikleteroak gehiago gorrotatzea besterik ez dutela lortzen uste dut. Ikusiko duzue ostiralez erdialdeko errepide batzuk ixten dituztenean ze umore onez hartuko duten gehienok- Niri ere tokatu izan zait autoa hartu behar izatea egun horretan eta ezin pasa kale askotatik.... Badirudi ezin direla bizikleta eta autoak elkarrekin bizi. Bizikletak edo autoa?

09/08 Zerbeza banatzaileek ere mozkortuta gidatzen al dute?


Aparkatu behintzat mozkorrek baino okerrago egiten dute...

2008/08/23

Gran Vian

Kale nagusia, lekua nonahi abuztuan...baina non bidegorri gainean baino hobeto....

Eta eskerrak larunbata izanik ez zuen OTA ordaindu behar ongi aparkatuta ere...Adibidez atzerago ikusten den Opel Vectra berdeko gidari jetak ederki daki OTA nola ekidin (egunero gaizki aparkatuaz, batzutan bizikletei oztopatuz, bestetan oinezkoei, beti beste autoeen bisibilitatea gutxituz).

2008/08/21

Aste Nagusian ere jairik ez


2 auto ez, 3 zeuden "barrikadan"..
Festak direlako izango da. Bitartean bizikletarekin slalom egin behar, baita bidegorri erdian geratzen diren mozkorrak ez zapaltzeko ere...

2008/07/10

Gidari jetak


Badirudi baietz, baina hau juxtu-juxtuan ez dago bidegorrian. Hau da, oztopo gehiegi ez du egiten...Baina ongi aparkatuta inola ere ez, kruze batean bisibilitate dena kentzen...

Baina nahikoa da!! egunero leku berdinean eta gaizki aparkatuta. Horregatik, por jeta, argazkitxo bat.

2008/07/09

Deusto eta San Ignazioko minak





Areilza doktorearen kalean gora ta behera, ez gara konturatzen Bilboko beste zenbait auzoren aberastasunaz. Azkenaldian inoiz baino gehiago nabil Deusto, Sarriko eta San Ignazio lotzen dituen bidegorrian eta aizue!! Hau mina bat da !!! Bidegorriak Indautxun baino gutxiago errespetatzea zaila da baina beti daude saiatzen diren automobilzaleak...

Gaur gainera, Bidegorri izeneko taberna ikusi dut Deuston. Argazki erakusketaren bat nahi balute materiala soberan dago!!!

2008/07/05

Uztaila bero doa



Hiria jendez hustutzen omen da uztailean. Bada bidegorrietan aparkatu zaleak direnak eta ni bakarrik geratu al gara? Ezin lasai egon udan ere...

Uda apoteosiko baten hasera. 07/03






Eskerrak azkenaldian ez nabilen gehiegi bizikletaz....

2008/06/30

06/25 Hau ez da gelditzen !!!


Udan sartu gara ta a ze panorama !!! Betiko transporte urgente ta kamioi banatzaileak betiko lekutan...

Ni bezalako bizikletazaleei puteatzea bale...merezi dugu, neguan eta eguraldi txarraz, ta ilunpetan igual, bizikletan ibiltzera "ausartzeagatik" .....Kotxeak zerbaitetarako daudela behingoagatik ikasiko al dugu?

Baina bizikletak udan bakarrik ateratzen dituztenek (horiek bai jakin), guk baino begirune gehiago merezi dute :-)

06/23 muturra bidegorrian sartuz


Beti argazki berdina jarri beharrean...hona hemen aurrez aurre bidegorrian muturra sartu zuen autoa

2008/06/20

Matrikula ehizak darrai



Hiritar onaren saria irabazteko beste hautagai bat. Azkunari bidaliko diot kandidatura, Aste Nagusian saritzeko.

2008/06/04

Udako denboraldia


Zeinen ongi egoten den terrazan? eta motoa aparkatzeko arazorik ere ez...

Garai gogorrak datoz, terrazetako aulkiak ere bidegorriaren erabiltzaile bihurtzen baitira uda partean.

Matrikula ehiza


Horrela hasi beharko al dut? Hau bide gorri-gorrian zegoen....

Pepsi Max


Hau gehiegizkoa da....zenbat aldiz dago bidegorrian aparkatuta?

2008/04/16

2008/03/08


Bidea hutsik eta hara non, Pepsiko gure lagunak berriz....

2008/02/24

02-22. Joden Más y más. Berlys


Hau ere betikoa. Baina zer da hau? ibilgailu berberek monopolizatzen al dute beti bidegorria? Kasualitatea?

02-19. Micromachines berdeek ere lidergoa eskuratu nahi


Zer uste zenuten? Kristaleroari garaipena eskura emango ziola? Ba ez, Azkunaren mutilek ere estorbatzaileen liga irabazi nahi dute

02-19. Kristaleroa ranking-eko 1. postua ziurtatuz


Ezinezkoa da beti gaizki aparkatzea. Matrikulan arreta jarri beharko diot. licenciado Poza 50. ean omen dago kristaleria "zuria". Baina nik dakidala horrek ez dio ia egunero gaizki aparkatzeko eskubiderik ematen...

2008/02/18

02-15 - BI EZAGUN EZKER-ESKUBI


Une berean Pepsi banatzailea eta bollo banatzailea. 2 lagun zahar. Blog honetako 2 ohiko.

Beti berdinak direla jodeeeer !!! Non dago udaltzaingoa jeta hauei esan beharrekoak esateko!!!!!

Martxa honetan beren argazkiak kolekzionatuko ditut. Boteprontoan idea bat okurritzen zait. 10 argazkitara iristean e-mail bidez udaltzaingora bidali, eta kopia enpresa bertara.....ummmm, begiratu beharko nuke zeren agian hauei ateratako argazki kopurua hor inguruan dabil. Post zaharragoak begiratzea besterik ez dago.