2008/06/30

06/25 Hau ez da gelditzen !!!


Udan sartu gara ta a ze panorama !!! Betiko transporte urgente ta kamioi banatzaileak betiko lekutan...

Ni bezalako bizikletazaleei puteatzea bale...merezi dugu, neguan eta eguraldi txarraz, ta ilunpetan igual, bizikletan ibiltzera "ausartzeagatik" .....Kotxeak zerbaitetarako daudela behingoagatik ikasiko al dugu?

Baina bizikletak udan bakarrik ateratzen dituztenek (horiek bai jakin), guk baino begirune gehiago merezi dute :-)

06/23 muturra bidegorrian sartuz


Beti argazki berdina jarri beharrean...hona hemen aurrez aurre bidegorrian muturra sartu zuen autoa

2008/06/20

Matrikula ehizak darrai



Hiritar onaren saria irabazteko beste hautagai bat. Azkunari bidaliko diot kandidatura, Aste Nagusian saritzeko.

2008/06/04

Udako denboraldia


Zeinen ongi egoten den terrazan? eta motoa aparkatzeko arazorik ere ez...

Garai gogorrak datoz, terrazetako aulkiak ere bidegorriaren erabiltzaile bihurtzen baitira uda partean.

Matrikula ehiza


Horrela hasi beharko al dut? Hau bide gorri-gorrian zegoen....

Pepsi Max


Hau gehiegizkoa da....zenbat aldiz dago bidegorrian aparkatuta?