2009/06/29

Cristaleria Blanco


Duda gabe, Indautxuko arau-hausle handiena

Beste behin ere bidegorrian aparkaturik.

2009/06/17

Cortafuegos eta corta-bidegorris


Publizitatea egingo diet: www.gismerodemesel.es

Ate bereziak egiten omen dituzte sua eta soinua isolatzeko. Itxuraz, esperientzia badute. Praktiketan ariko dira bidegorriak nola moztu eta oraindik gehiago isolatu...

2009/06/11

¿Café para todos?



Ez.

Nik nire autoa "carga y descarga"-n aparkatzeagatik multa jasotzen dut.

Banaketa furgonetek bidegorria oztopatzen badute, inoiz ez dago multarik.

Bilbon, ez dago denontzat kaferik.............

2009/06/08

Eroski "kooperatzen"


Noiz arte? Ez dago hauentzat multarik?

2009/06/03

James Bond-en 007 motoa



Zertarako galdu denbora ongi aparkatzen, bidegorria oztopatuaz aparkatu badaiteke? Baina adi, honek denerako baimena baitu (hiltzekoa barne). Matrikulari so egin eta Bond, James Bond bera dela ohartu naiz.

Baina, gustatuko al litzaioke ongi ixkin egin ezin eta bizikletaren batek bere BMW distiratsua jo eta lurrera botako balu?

Berari ziur ezetz baina nik ez dut ukatuko lurrera erortzean zein soinu aterako lukeen entzutea gustatuko ez litzaidakenik.

P.D: azken esaldi hau literatura hutsa da; ez pentsa horrelakorik gertatu zenik edo gertatzea nahiko nukeenik. Ala bai?

Bizikleten parking-ak


Politikoei ez diegu gehiegi eskatuko. Ongi ezagutzen ditugu zein mugatuak dauden (lepotik gora makilaia eta orrazkeraz aparte ezer gutxi). Baina dituzten neurona apurrak "berdea" saltzeko erabili ohi dituzte batzutan.

Aste hau, adibidez, aste berdea izendatu dute Bilbon. Agenda 21 egitasmoa etab., nahi duenarentzat pedaloak errekan...baina astebetez bakarrik eh!! asmoa?autoari alternatiba bezala saltzea? enfin...

Beno, baina hain mugatuak egonik ere, bizikletak norentzat diren argi daukate: kirolari eta ikasleentzat (hots, izerditzea gustatzen zaienentzat edo auto bat mantendu ezin duten pobreentzat). Bizikletentzat aparkalekuak, beraz, polikiroldegi eta unibertsitate inguruetan soilik jartzen dituzte. Nor joango ote da bizikletaz beste lekuren batera?

Pentsakera hori hain barneratua dutelarik ere, ezin ditut gauza batzuk ulertu. Adibidez, bizikleten aparkaleku kopurua. Bilboko azken eraikuntza enblematikoa Deustoko Unibertsitateko liburutegia dugu. Guggenheim alboan eraikitako liburutegi aparta.

Denean pentsatzen dutenez, bizikletentzat parking bat ere prestatu zuten. 4 bizikletentzat.!! !! Bai, 4. Ez lau katu, baizik eta lau ikasle. Beren aurrikuspenetan ez dute bizikleta erabiltzaile gehiagorengan pentsatu. Egunero baina, 4 baino gehiago dira han bizikleta aparkatzeko leku bila dabiltzanak.

Chapeau berriro ere!!!