2008/02/24

02-22. Joden Más y más. Berlys


Hau ere betikoa. Baina zer da hau? ibilgailu berberek monopolizatzen al dute beti bidegorria? Kasualitatea?

02-19. Micromachines berdeek ere lidergoa eskuratu nahi


Zer uste zenuten? Kristaleroari garaipena eskura emango ziola? Ba ez, Azkunaren mutilek ere estorbatzaileen liga irabazi nahi dute

02-19. Kristaleroa ranking-eko 1. postua ziurtatuz


Ezinezkoa da beti gaizki aparkatzea. Matrikulan arreta jarri beharko diot. licenciado Poza 50. ean omen dago kristaleria "zuria". Baina nik dakidala horrek ez dio ia egunero gaizki aparkatzeko eskubiderik ematen...

2008/02/18

02-15 - BI EZAGUN EZKER-ESKUBI


Une berean Pepsi banatzailea eta bollo banatzailea. 2 lagun zahar. Blog honetako 2 ohiko.

Beti berdinak direla jodeeeer !!! Non dago udaltzaingoa jeta hauei esan beharrekoak esateko!!!!!

Martxa honetan beren argazkiak kolekzionatuko ditut. Boteprontoan idea bat okurritzen zait. 10 argazkitara iristean e-mail bidez udaltzaingora bidali, eta kopia enpresa bertara.....ummmm, begiratu beharko nuke zeren agian hauei ateratako argazki kopurua hor inguruan dabil. Post zaharragoak begiratzea besterik ez dago.

La carne del burro no es transparente ni traspasable. Aunque se llame CRISTALERIA BLANCO



Nazkatuta nauka Cristaleria Blanco-ko furgonetak. Kristalak eramango ditu, Blanco izenako du, baina inolaz ere ezin da bere furgoneta zeharkatu. Beti leku berean, beti estorboan.

Irudi hau otsailaren 12koa da. Baina gaur ere, otsailaren 18a, leku berean zegoen aparkatuta. ETA AURRETIK ERE BESTE HAINBESTETAN!!!

Por decreto, beti han aparkatuta. Non dago udaltzaingoa?

2008/02/10

Lezioak "Barrio Sesamo" erara - otsailak 5

Garbitzaile Jaun Txit Agurgarria:

Zeure ibilgailutxoaren alboan dagoen seinale urdin borobil horrek esanahi bat du. Eta ez da garbitzaileen ibilgailuak aparkatzeko gunea (espero ez izatea kafetxo bat hartu bitartean...).

Borobil urdin horretan zuriz agertzen dena bizikleta bat da. Ez zure ibilgailu deskribagaitz hori.

Azkuna Jaun Txit Agurgarria:

Maskara kentzeko garaia da. Ikurrinaren konposizioa sortzen jarraitu nahi baduzu, esan ozenki orain kanpaina hurbil dagoela.

Bestela, mesedez jarri 3 metro altuagoa den eta 2 metroko diametroa duen seinale bat. Badirudi zure langileek bista txarra dutela.

Ikurrinak sortzen-urtarrilak 22


Banekien PNV-ekoei folklorismoa asko gustatzen zaiela baina ez nuen espero ikurrinaren koloreak sortzeko, beren ibilgailu berdeei bidegorrietan aparkatzeko ordenak emango zizkiotenik. Ba halako instrukzioren bat dutelakoan nago, zeren kasualitatez ere ezin da hainbestetan bidegorri erdian aparkatu.

Zein polita, txuri, gorri eta berde. Gero Azkuna españolazo bat dela esango dute....

Beltz eta dotore


Urtarrilaren 14koa da baina beste edozein egun izan zitekeen. Banaketa kamioiak, Azkunaren "micromachine" berdeak eta luxuzko autoak. Beti berdinak molestatzen.

Ikea-ra bizikletaz?


Interesgarria dirudi, ezta? Barregarria ez balitz non kokatua dagoen: lurrazpiko solairuan, autoen parking-eko ertz batean. Eta ikuspegi makro batetik begiratuta, bizikletentzat "debekatutako" area batean, nahiz eta eraiki zela bizpahiru urte besterik ez izan.

Ia ezinezkoa da bertara bizikletaz iristea, autopista eta 4 karrileko errepidez inguratua baitago (distantzia ez da arazo, Bilbo erditik 6 edo 7 km-tara besterik ez baitago, zenbait auzotatik pare bat km-tara besterik ez eta Barakaldo bezalako hiri batetik ere oso hurbil) eta Megapark-era Bilbotik iristeko bide egokirik ez baitago. Eta inor ausartuz gero, ea nork topatzen duen miniparking hau...

Baina take it easy my friends, marketing megaguay eta hiperestetiko eta socialmente responsable da...ta autoz doazen milaka pertsonek zera pentsatuko dute aurretik pasatzean: bai aurreratuak suediar hauek orain ere ingurugiroan pentsatzen....(edo gure poltsikotan soilik?)

Mi gozo en un pozo

Beranduago posteatu arren, urtarrilaren 10ekoa da argazki hau ere. 2008a desberdina izango zelakoan nengoen....Berdin berdin jarraitzen dute Azkunaren langileek ia egunero bidegorria oztopatuz. Noiz garbituko ote dute bidegorria beren ibilgailu berdeez?

Urtarrilak 10


Egun bera. Ibilgailu desberdina.

2008/02/09

Urtarrilak 10



Urtarrilak 10ekoa da argazkia. Baina beste edozein egun izan zitekeen, ohikoa baita ordu horretan kamioi hau topatzea bidegorria oztopatzen. Goizeko zortzirak baino minututxo batzuk lehenago normalki eta guztiz salagarria dena, "carga y descarga"-ko gune batetik 10 metrotara, normalki hutsa dagoena ordu horietan.

Zeuok konprobatu nahi baduzue, horra matrikula ere.

Urtarrilak 9


Berandu bada ere, pasa den hileko argazkiak posteatzeko aukera dut berriro ere. Ez dira gauzak gehiegi aldatu....