Badirudi baietz, baina hau juxtu-juxtuan ez dago bidegorrian. Hau da, oztopo gehiegi ez du egiten...Baina ongi aparkatuta inola ere ez, kruze batean bisibilitate dena kentzen...
Baina nahikoa da!! egunero leku berdinean eta gaizki aparkatuta. Horregatik, por jeta, argazkitxo bat.
2008/07/10
Gidari jetak
2008/07/09
Deusto eta San Ignazioko minak
Areilza doktorearen kalean gora ta behera, ez gara konturatzen Bilboko beste zenbait auzoren aberastasunaz. Azkenaldian inoiz baino gehiago nabil Deusto, Sarriko eta San Ignazio lotzen dituen bidegorrian eta aizue!! Hau mina bat da !!! Bidegorriak Indautxun baino gutxiago errespetatzea zaila da baina beti daude saiatzen diren automobilzaleak...
Gaur gainera, Bidegorri izeneko taberna ikusi dut Deuston. Argazki erakusketaren bat nahi balute materiala soberan dago!!!
2008/07/05
Uztaila bero doa
Hiria jendez hustutzen omen da uztailean. Bada bidegorrietan aparkatu zaleak direnak eta ni bakarrik geratu al gara? Ezin lasai egon udan ere...
Subscribe to:
Posts (Atom)