2009/06/03

James Bond-en 007 motoa



Zertarako galdu denbora ongi aparkatzen, bidegorria oztopatuaz aparkatu badaiteke? Baina adi, honek denerako baimena baitu (hiltzekoa barne). Matrikulari so egin eta Bond, James Bond bera dela ohartu naiz.

Baina, gustatuko al litzaioke ongi ixkin egin ezin eta bizikletaren batek bere BMW distiratsua jo eta lurrera botako balu?

Berari ziur ezetz baina nik ez dut ukatuko lurrera erortzean zein soinu aterako lukeen entzutea gustatuko ez litzaidakenik.

P.D: azken esaldi hau literatura hutsa da; ez pentsa horrelakorik gertatu zenik edo gertatzea nahiko nukeenik. Ala bai?

No comments: