2008/02/10

Ikea-ra bizikletaz?


Interesgarria dirudi, ezta? Barregarria ez balitz non kokatua dagoen: lurrazpiko solairuan, autoen parking-eko ertz batean. Eta ikuspegi makro batetik begiratuta, bizikletentzat "debekatutako" area batean, nahiz eta eraiki zela bizpahiru urte besterik ez izan.

Ia ezinezkoa da bertara bizikletaz iristea, autopista eta 4 karrileko errepidez inguratua baitago (distantzia ez da arazo, Bilbo erditik 6 edo 7 km-tara besterik ez baitago, zenbait auzotatik pare bat km-tara besterik ez eta Barakaldo bezalako hiri batetik ere oso hurbil) eta Megapark-era Bilbotik iristeko bide egokirik ez baitago. Eta inor ausartuz gero, ea nork topatzen duen miniparking hau...

Baina take it easy my friends, marketing megaguay eta hiperestetiko eta socialmente responsable da...ta autoz doazen milaka pertsonek zera pentsatuko dute aurretik pasatzean: bai aurreratuak suediar hauek orain ere ingurugiroan pentsatzen....(edo gure poltsikotan soilik?)

No comments: