2008/02/10

Lezioak "Barrio Sesamo" erara - otsailak 5

Garbitzaile Jaun Txit Agurgarria:

Zeure ibilgailutxoaren alboan dagoen seinale urdin borobil horrek esanahi bat du. Eta ez da garbitzaileen ibilgailuak aparkatzeko gunea (espero ez izatea kafetxo bat hartu bitartean...).

Borobil urdin horretan zuriz agertzen dena bizikleta bat da. Ez zure ibilgailu deskribagaitz hori.

Azkuna Jaun Txit Agurgarria:

Maskara kentzeko garaia da. Ikurrinaren konposizioa sortzen jarraitu nahi baduzu, esan ozenki orain kanpaina hurbil dagoela.

Bestela, mesedez jarri 3 metro altuagoa den eta 2 metroko diametroa duen seinale bat. Badirudi zure langileek bista txarra dutela.

No comments: